Gutxi falta da Hizkuntza Eskubideen Eguna bosgarrenez ospatzeko. Iruñerria kartelez josita dago, nahiz eta asko kendu dituzten jada, eta apirilaren 6an eginen diren ekitaldiak lau haizeetara zabaldu ditugu EHEko kideok. Azken ekintzetako bat Txantrean burutu zuten hainbat euskaltzalek. British ereduko haur-eskola bat eraikitzen ari dira auzo honetan eta garabietako batetatik pankarta izugarri bat eseki zuten.
Argazkia: gaztesarea.net
Arrosadiako EHEko kideok berriz ere deitu nahi zaituztegu euskaltzale guztiok apirilaren 6an Atarrabiara joateko. Urratsez urrats Atarrabia, Iruñerri eta Euskal Herri euskalduna lortuko baitugu. Urratsez urrats lortuko dugu euskaldun ororen xedea, urratsez urrats iritsiko da euskararen ofizialtasuna!
Apirilaren 6an, denok Atarrabiara!



