Euskal Afaria
Arrosadiako jaiak 09
Urte bete esperoan eta azkenean bertan ditugu auzoko bestak. Primeran pasatzeko egunak datoz, baina ezin dugu ahantzi bestak ez direla bakarrik horretarako, gure aldarrikapenak ere presente behar dute izan. Arrosadia euskaldundu nahi dugun honetan, beharrezkoa da neurriak hartzea, gure nortasuna aldarrikatzea. Eta nola hobe euskaraz mintzatuz baino? Tinko eutsi behar diogu gure herriko hizkuntzari, dakitenek erabiliz eta ez dakitenek ikasiz.
Iragan berri den urte honetan gogor borrokatu dugu gure hizkuntzaren alde, normalizazioaren bidean oztopo diren horiek publikoki salatuz eta ekintzak bultzatuz. Aurten gainera, iruzur berri bati egin behar izan diogu aurre: Euskarabidea. Azanza eta konpainia UPNrekin batera euskaldunak engainatu nahi dituzte, teorian euskara bultzatuko duen tresna hau sortuz. Baina tresnek ez dute ezertarako balio gaizki erabiliz gero, eta are gutxiago kontrako funtzioetarako erabiliz. Euskarabidea euskararen galbidea da, guttinaka-guttinaka gure hizkuntza baztertu, zokoratu eta herri honetatik desagerraraztea xede duen tresna. Baina ez dute lortuko! Hemen gaude euskaltzaleok iruzurrei aitzin egin eta euskararen aldeko borrokari tinko eusteko!
Bestalde, auzoan bertan badugu arazo berri bat. Haur eskola berria eraikitzera doaz, baina noski, nahiz eta izanen duen eredua ez duten zehaztu, aski argi aurreikusten ahal dugu nolakoa izanen den. Beraz, gure hizkuntza berriz ere baztertua izanen da, gure auzoko haurrek hasieratik ezin izanen diotelakoz hezkuntzari euskaraz ekin.
Euskara bizi dadin, jarrera aktiboa hartu beharko dugu iruzur eta eraso guzien aitzinean. Euskararik gabe ez dugulako Euskal Herririk izanen, ezta euskararik Euskal Herririk gabe noski. Gure ama hizkuntza lehentasunezko bihurtu behar dugu eta denak gara beharrezkoak bide horretan, adibidez, euskaraz biziz. Honela hasiko gara Arrosadia eta Euskal Herri euskalduna eraikitzen!
Arrosadiako jaietan guk euskaraz, eta zuk? Sentitu, pentsatu eta ekin, denok euskararekin!
Posted in arrosadia, euskal herrian euskaraz
HEE 09
Blog berezia jarri du martxan EHEk Hizkuntza Eskubideen Egunaren karietara.
Posted in euskal herrian euskaraz
HEE 09
Igandean Ondarroara joateko autobusak egonen dira Euskal Herriko hainbat txokotatik. Iruñetik ere aterako dugu autobusa eta txartelak Depor tabernan eta Arrosadiako euskaltegian eskuragai dituzue. 20€tan bazkaria eta autobus txartela izanen duzue.
Posted in Berriak, euskal herrian euskaraz
HEE 09
Hizkuntza komunikatzeko tresna da, gizakiok behar beharrezkoa duguna. Gure komunikazio tresna euskara da, hori da euskal herritar oro batzen gaituena eta elkar ulertzeko erabili dezakeguna. Horregatik, Euskal Herria bizi dadin, euskaraz bizitzeko hautua egin behar dugu, euskararik gabeko Euskal Herririk ez baita posible. Beraz, goazen gure tresnak erabiltzea, goazen euskaraz bizitzera, goazen Euskal Herri Euskalduna eraikitzera!

Heldu da VI. Hizkuntza Eskubideen Eguna. Aurten Ondarroan ospatuko da euskararen normalizazioaren aldeko aldarrikapenarekin uztartzen den besta hau. Euskaltzale guziok bertaratzeko deialdia egiten du Arrosadiako Euskal Herrian Euskarazek, guk ere gure herriko hizkuntzan bizi nahi dugulakoz. Gure hizkuntza eskubideak errespetatzen ez diren bitartean, gure oinarrizko eskubide bat urratzen ari direlakoz, Ondarroan izanen gara maiatzaren 3an.
Euskaraz biziz, Euskal Herri euskalduna eraiki!
Posted in Berriak, euskal herrian euskaraz
Iruzurrei aurre egin! Eskolak euskaldundu behar du!
Iruzurrei aurre egin eta eskolak euskalduntzeko eskatzeko manifestaldia eginen da gaur arratsaldean. Autobus geltoki zaharretik aterako da hezkuntza euskalduntzearen aldeko martxa, arratsaldeko 6etan. Iruñerrian, hezkuntzaren alorrean diren borroka guziak biltzeko eguna izanen da gaurkoa, Nafarroako Gobernuaren iruzurrak salatzekoa.
Hamaika arrazoi daude gaur Eskolak Euskaldundu! herri ekimenak antolaturiko manifestaldian parte hartzeko. Euskararen Plan Estrategikoaren iruzurra, eskoletan inposatu nahi dizkiguten eredu arrotzak, Euskarabidearen antzutasuna, …
Arrosadiatik ere, gure borroka karrikaratuko dugu eta auzoan haur eskola euskaldunaren beharra aldarrikatuko dugu.
Babuak ez garelako, iruzurren aitzinean isilik geratuko ez garelako, Euskal Herri euskalduna xede dugulako, gaurko egunez euskaltzale guziok autobus geltoki zaharrera joan behar dugu. Euskara menpeko izatetik lehentasunezko izatera igaro behar du eta bide horretan, eskolak euskaldundu beharra dauka.

Egunkaria libre!
Posted in 1
Denok BECera!
Posted in 1 | Tags: BEC, euskaraz bai, kontseilua
ARROSADIAN EUSKARAZ BAI!
Euskaraz bai, ofizialtasuna orain!
22 urte luze joan dira Nafarroako Parlamentuak Vascuencearen legea onartu eta gure probintzia hiru eskualdetan banatu zuenetik. 22 urte luze euskaldunon eta nafar ororen hizkuntza eskubideak urratuz. Urte horietan guztietan lege horren emaitza aski ezaguna zaigu euskaldunoi: euskaraz ikasteko ezintasuna, isunak, euskarari zuzendutako diru-laguntzen murrizketa, administrazioarekin harremanak euskaraz izateko trabak… zenbaezinak dira pairatzen ditugun eskubide zanpaketak.
Honengatik, euskaltzale guztiok lanean jarri behar dugu, azaleko aldaketak ahantzi eta euskarak behar dituen sakoneko aldaketen alde borrokatu behar dugu. Beraz, bihar (azaroak 22) eginen den manifestaldian parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu euskara ofiziala izan dadin eskatzeko. Baina ez hori bakarrik, egunerokotasunean euskararen borrokak presente behar du izan, gure hizkuntza eskubideak urratzen dituen oro salatuz (errotulazioa, administrazioa, hezkuntza eredu arrotzak, osasun zerbitzuak, …). BIdebatez, Kontseiluaren 10. urteurrenaren karira, abenduaren 13an BECera bertaratzeko deialdia ere egin nahiko genizueke. Orain duzu aukera, utzi erdara eta bizi ganoraz! Erran arront ozenki: Euskaraz Bai! Ofizialtasuna orain!
Arrosadiako Euskal Herrian Euskaraz
Posted in euskal herrian euskaraz
Ezabaketa Astea
Milaka ezabaketa burutu dira Euskal Herriko 50 herri eta auzoetan. Gurean ere izan da ezabaketarik, adibidez, Azpilagañako Hello! ereduko haur eskolan “haur eskolak euskaldundu” eta “eredu arrotzak kanpora” zioten margoketak egin ziren. “Pamplona”ko seinale pare bat ere ezabatuak izan ziren eta Arrosadia zein Azpilagañako “vado”ak eta españolez bakarrik ziren seinaleak ere bai. Arrosadian eginiko azken ezabaketa hauek kalejiran egin ziren. “Arrosadian Euskaraz Bai” lemapean auzotar franko bildu ginen ofizialtasuna eskatzeko eta gure hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko.
Informazio gehiago EHEren webgunean.
Posted in arrosadia, euskal herrian euskaraz





